Euskal Curriculuma
Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko.

Konpetentzietan oinarritua
Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten trebatu behar du. Hau da, edozein bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.

Integrazioaren pedagogiaz
Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzea. Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.

IKASLEA HEZKUNTZAREN ARDATZ, GARAPEN INTEGRALAREN BILA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza funtsezko etapa dugu ikaslearen garapen osoan, bai lehendik egindako lanaren jarraipena egiten delako, baita ikaslea bere ibilbidean aukerak egiten hasten delako ere.

Euskal curriculuma abiapuntu harturik eta ikaslearen irteera-profila erreferente nagusia izanik, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza proiektua eskaintzen du eki DBH proiektuak.

Ezaugarri bereizgarriak:

  • Euskara eta euskal kulturaren transmisioa du oinarri.
  • Ikaslearen irteera-profila du helburu.
  • Oinarrizko konpetentzia orokorrak ikas-arlo guztietan lantzen dira.
  • Integrazioaren pedagogia du ardatz.
  • Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen da.
  • Euskara ardatz duen eleaniztasuna garatzen da.
  • Konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatzen da.
  • Oinarrizko konpetentziak ebaluatzen dira.
  • Irakaslearen konpetentzia garatzen da.

Diziplina bakoitzeko konpetentziak garatzeko prozedurez gain, konpetentzia metadiziplinarrak ere lantzen dira. Ikasleak egoera esanguratsu eta arazo konplexuen aurrean jartzen dira. Irakaslea bidelagun dutela, barneratu duten guztia erabili beharko dute egoera hori askatzeko.

GELARATZE PROPOSAMENAK

Eredu bat baino gehiago dituzu aukeran. Papera eta digitala uztartzen dituen eredu konbinatua: liburuetako eta ekigunea.eus atariko proposamena uztartuz, konpetentzia digitalak garatzeko bidea egiten du ikasleak. Edo eredu erabat digitalean gelaratzeko aukera ere badago, etapa bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako plataformen bidez.

Irakaslearentzako baliabideak:

  • Irakaslearen gunea, proiektuaren gaineko azalpenekin eta gida didaktikoekin.
  • Arbel digitalerako egokitutako materiala.
  • Eduki propioak sortzeko aukera.
  • Tutoretza-bideoak irakasleentzat edota ikasleekin partekatzeko.
  • Ebaluaziorako proposamen teorikoa eta lanerako tresnak.

Ikaslearentzako baliabideak

  • Ikasmateriala paperean eta digitalean: unitateak, lan koadernoak edota gelako lana errazteko fitxak, besteak beste.

Ikusi eta deskargatu Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen hezkuntza-eskaintza [PDF 2,66 MB]

EKI PROIEKTUA

eki proiektuaren ezaugarri nagusiak ezagutu nahi dituzu? Ondorengo aurkezpenean jasoko dituzu azalpen eta gako nagusiak: AURKEZPENA