Estatu Batuetatik etorritako 19 ikasleko talde bat dugu gure artean. Madrilen dute kanpamentu nagusia eta handik 3 eguneko bidaiatxo bat egitera etorri dira Euskal Herrira gure kultura eta bazterrak ezagutzera.
Eguerdian etorriko zaizkgu lehen bisitan, gure ikasleak ezagutuko dituzte eta handik zuzenean Iztueta baserrira joango dira gazta nola egiten duten ikustera. Arratsaldean pintxo potea zer den ikasi nahian gure ikasleak izango dituzte gidari Ordiziko kaleetan.